Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 18 pintxo lehiaketa 10 aurkezpena elgoibar 3 epaimahaiElgoibarko Pintxo Lehiaketaren hamargarren ekitaldia antolatu du Elgoibarko Udalak ekainaren 27, 28 eta 29 egunetarako, eta urteurrena ospatzeko sukaldaritza munduko bost aditurekin osatu dute epaimahaia estreinakoz.

Iaz moduan, 26 tabernak hartuko dute parte Elgoibarko X. Pintxo Lehiaketan (ikus hemen aurkeztu dituzten 26 pintxoak -PDF-). Elgoibarko Udalak ostalaritza sektorean euskararen erabilera sustatu, eta bide batez, Elgoibarko gastronomia suspertzeko helburuarekin antolatu zuen Pintxo Lehiaketa duela hamar urte. Udaletxean aurkeztu dute gaur hamargarren edizioa izango dena. Elgoibarko alkate Ane Beitiak azaldu duenez, kalitate zein kalitateari dagokionez, "urtez urte hazten" ari den lehiaketa da. "Elgoibarrek kalitatezko ostalaritza dauka, euren sorkuntzekin harritzeko helburuarekin eguneron gogor jarduten duten profesionalez osaturikoa. Gure ustetan, lehiaketa hau aukera paregabea da jendeak proposamen horiek ezagutzeko eta dastatzeko", esan du aurkezpenean. Ostalariek lantzen duten sukaldaritza eskaintza erakusteaz gainera, bezero berriak erakarri eta lortzeko aukera ematen duela lehiaketak gaineratu du Beitiak.
• Epaimahai profesionala
2018ko lehiaketaren berrikuntzarik nagusiena epaimahaia izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. "Munduko sukaldaritzako profesional eta adituek osatuko dute", azaldu dute. Honako hauek dira epaimahaiko lau kideak

Hiru sari eta pintxoaren prezioa
Ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da aurtengo pintxo lehiaketa. Pintxoa 1,40 euroan salduko dute, 19:00etatik 22:00etara, eta herritarrek euren pintxo gogokoena hautatzeko aukera izango dute. Izan ere, aurrekoetan bezala, hiru sari banatuko ditu Udalak: epaimahaiak izendatuko ditu pintxorik onena eta bigarren pintxorik onena, eta herritarrek tabernetan betetzen dituzten boto-orrien zenbaketatik aterako dute herritarren pintxorik gustukuena, Herritarren Saria jasoko duena. Botoak ematen dituzten herritarren artean bi sari zozketatuko ditu Udalak. Batetik, bi lagunentzako dastatze menua Belaustegi jatetxean; eta, bestetik, Txankakuako dendetan gastatzeko 150 euroko erosketa bonoa.

Iaz, 9. edizioan, Malape tabernak irabazi zuen Elgoibarko Pintxo Lehiaketa, Darkoren pintxoa izeneko pintxoarekin. Herritarren saria, berriz, San Roke tabernak aurkeztutako Txibi beteak pintxoak jaso zuen.

2018 06 18 pintxo lehiaketa 10 aurkezpena elgoibar partaideak

2018 06 18 pintxo lehiaketa 10 aurkezpena elgoibar

2018 06 18 pintxo lehiaketa 10 aurkezpena elgoibar partaideak 1

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza