Italiako hiriburuko merkataritza ganberak antolatzen duen Concorso Premio Roma gazta eta ogi lehiaketako nazioarteko atalean Europakoak izan dira gazta lehiaketako partaide guztiak, tartean, hogeitik gora, Idiazabal izendapenekoak. Kanpoan libre ibiltzen diren animalien esnearekin egindako gaztetan, Elgoibarko Mausitxak hirugarren saria eskuratu du. Italia hegoaldean dagoen Kalabriako gazta batek jaso du lehen saria eta Albaceteko m (Espainia) gaztak bigarrena (ikus gazta sarituak -PDF-)
Erroma Saria lehiaketako sariok entzute handikoak dira Italian zein Europako elikagaien lehiaketa guztietan.
Idiazabal Jatorri Izendapeneko eta Artzai Gazta Elkarteko arduradun zorionak ere jaso dituzte Mausitxakoek lortutako sariagatik. Harro daude hemengo gazta bat Erromakoa moduko goi mailako lehiaketa batean saritu izanagatik.