Melitoneko zubi ondoko biribilgunearen inguruan izango dute eragina Leruntxiki urbanizatzeko lanek. Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, N-634 errepidean zanga bat ireki eta hodiak sartzen ari dira biribilgune inguruan. Obra horien ondorioz, errei bat itxiko dute, eta semaforo batek arautuko du trafikoa. Zapatu goizean hasiko dituzte lanak "eta ondo bidean domekan bukatuko dituzte".
∞ Lotura duten albisteak