Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 27 eskualdemapaGipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara. Eskualde bakoitzeko biztanleek dirua zertan eta nola inbertitu nahi duten esateko aukera izango dute, eta eskualde bakoitzak, tartean Debabarrenak, bi milioi euro izango ditu datozen lau urteetan inbertitzeko. Elgoibarren martitzenean (apirilak 28) egingo dute herritarren ekarpenak jasotzeko tailerra.

  • Elgoibarko tailerra martitzen honetan izango da, 19:00etan, Kultur Etxean. 

2013an eta 2014an egitasmoa Urola erdian, Tolosaldean, Bidasoaldean eta Oarsoaldean egin ondoren, aurten lurralde osora zabalduko du aldundiak proposamena, tartean baita Debabarrenara ere. Guztira hamar 10 eskualdek parte hartuko dute aurten: Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta. Eskualde bakoitzeko herritarrek haien eskualdea hobetzeko 2 milioi euro nola inbertitu erabakiko dute. Guztira, datozen lau urteotako foru aurrekontuetako 20 milioi zertan inbertitu erabakiko dute gipuzkoarrek. Lehen fase honetan, herritarren ekarpenak jasoko dituzte. (informazio osoagoa)

Hiru modu daude parte hartzeko:

1. Martxoan, Gipuzkoa Berria aldizkariarekin batera etxeetara bidalitako eskuorria beteta. Eskuorriak herriko bilketa puntuetan –udal egoitzetan- ere eskura daitezke. 

2. www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez.

3. Partaidetzako tailerretara joanda. Tailerrera doazen herritarrek haien eskualdea hobetzeko ekarpenak egin ditzakete eta haien ustez eskualderako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak egin ditzateke. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza