Menditxo tabernak irabazi du Mendaroko pintxo txapelketa

Barren.eus 2018ko mai. 9a, 12:36

Menditxo tabernaren Mendi7 pintxoak irabazi du Mendaroko zazpigarren Pintxo Txapelketa, eta herritarren gustukoena izatea vere lortu du.

Joan zen asteburuan jokatu zen Mendaron VII. Pintxo Lehiaketa. Herriko 10 tabernak hartu zuten parte: Uztargi, Arrats, Lagun Betikoak, Luzaide, Menditxo, Txirristaka, Toki Alai, Aitz Beltz, Ormola eta Chow. Epaile teknikoak Menditxo tabernaren Mendi7 pintxoari eman zion lehen saria, bigarrena Uztargiren Mundu Beganua pintxoari eta hirugarrena Toki Alairen Pintxo Alairi. Herritarrek emandako botoen araberako irabazlea ere Menditxo izan zen. Botoa eman zutenen artean Menditxo tabernan gastatzeko 50 euroko bonoa zozketatu zuten eta Jose Miguel Rubio eta Julia Godoyk jaso zuten.

mendaro pintxo lehiaketa 2018Uztargi

mendaro pintxo lehiaketa 2018tokiAlai

 Lotura duten albisteak: