Hazilan programak eskualdeko gazte kualifikatuen laneratzea du helburu, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituzten 20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeak, hain justu ere. Debegesak jakinarazi duenez, aurreko lau edizioetan 54 lagunek hartu dute parte (30 emakume eta 20 gizon), eta horietatik 34 lanean ari dira gaur egun.
Bosgarren edizioa apirilean hasi eta ekainean amaituko da. Parte-hartzaileek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fasean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez. Era berean, proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko dute "metodologia berritzaileak" erabilita. Bigarren fase batean, enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
•Izena emateko
Apirilaren 11ra arte eman daiteke izena debegesa.eus webgunean. Interesa dutenei programaren xehetasunak azaltzeko eta zalantzak argitzeko informazio-saio bat egingo da apirilaren 10ean, 12:00etan, Debegesaren egoitzan, Eibarko Azitain industrialdean. Plaza kopurua mugatua da. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barruan dago, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du daukan kostuaren erdia.
∞ Lotura duten albisteak:
- Gazteen laneratzea sustatzea helburu duen Hazilan programan izena emateko epea luzatu dute (2017-10-09)
- Gazteak laneratzeko Hazilan programa martxan da hirugarrenez Debabarrenean (2017-04-27)
- Gazteen artean enplegua sustatzeko egitasmoa jarri du martxan Debegesa (2016-07-13)
- Enplegua sustatzeko bi ekimen abiaraziko dituzte Debabarreneko udalek (2016-03-15)