`Txertatu merkatuan’ egitasmoan parte hartzen ari dira hamabost gazte

Barren.eus 2018ko mar. 7a, 15:39

Debabarreneko 18 eta 29 urte bitarteko hamabost gazte (horietatik hiru elgoibartarrak eta bi mendaroarrak) ari dira IMHn, biltegi-lanetarako trebatzen, Txertatu Merkatuan egitasmoaren baitan.

Debabarreneko zortzi Udalek eta Debegesa garapen agentziak sustatu dute Txertatu Merkatuan egitasmoa eta helburua da ikasketak utzi dituzten eta langabezian dauden 16 eta 30 urte arteko gazteei gizarte- eta lan-aktibazioko jardueretan parte hartzeko aukera eskaintzea, benetako lan-esperientziak izan ditzaten.

Informazio osoagoa: debegesa.eus