Mari Carmen Diazentzat eta Oihana Arregirentzat Txankakua Merkatarien Elkartearen Gabonetako zozketako sari nagusiak

Barren.eus 2018ko ots. 16a, 13:52

Txankakua Merkatarien Elkarteak banatu ditu Gabonetako zozketako sariak.

Bezeroen artean 1.800 euro banatu ditu Txankakua Merkatarien Elkarteak: 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari. Gabonen bueltan egindako erosketen truke banatu zituzten zozketa txartelak eta hamar sari eman ditu elkarteak. Sariak 10 euroko erosketa txeketan jaso dute irabazleek, eta Txankakua Merkatari elkarteko dendetan gastatzeko.

Honako hauek izan dira sarituak:

  • Mari Carmen Diaz 500 euro
  • Oihana Arregi 500 euro
  • Agurtzane Epelde 100 euro
  • Sandra Becerra 100 euro
  • Ibana Loyola 100 euro
  • Amaia Martinez de Bujo 100 euro
  • Alberto Martin 100 euro
  • Izaskun Urbieta 100 euro
  • Javier Mediavilla 100 euro
  • Pilar Sanchez 100 euro

Sari banaketan Oihana Arregi eta Izaskun Urbieta ez dira izan eta Alberto Martin eta Javier Mediavillaren sariak ordezkoek jaso dituzte.