Otsailaren 12tik 18ra bitartean atera beharko dira argazkiak ekimenean parte hartuko duten Elgoibarko tabernetan. Ideiaren sustatzaile Carlos Lahozek azaldu duenez, hamabost taberna batu dira ekimenera. Horietan, photocall bat egongo da eta irudi baten aurrean atera behar da musuaren argazkia. "Era guztietako musuak izan daitezke. Bikoteen artekoak, txakurrari emanikoa, lagunei... eta ez dauka zertan ezpainetan izan behar, lagun burusoilari buruan emaniko musuak ere balio du. Originala eta artistikoa izatea da balio duena", azaldu du Lahozek. Musuaren argazkia Facebook edo Instagram sare sozialetara igo beharko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek, #besodevino #miravientosdistributions traolekin.
Bi sari banatuko dituzte antolatzaileek. Epaiamahaiak aukeratzen duen argazkiaren egileak jasoko du sari bat. Zaragozako lau izarretako hotel batean gau bateko egonaldia bi lagunentzako, eta Grandes Vinos en Cariñena ardandegira bisita. Parte hartzaileen artean egingo duten sariketako irabazleak ere sari bera jasoko du.
Oihartzun zabala izan zuen Elgoibar Erotikoa ekimenaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen Lahoz. Hiru urtean egin zuten taberna giroa sustatzeko ekimena eta asmo horixe dute oraingoan ere.
- 'Elgoibar Erotikoa' egingo dute hirugarrengoz, martxoaren 26tik 28ra (2015-03-17)
- Bi erronbodun asteburua aurretik (2013-11-08)
- Erotismoak hartuko du Elgoibar azaroaren 22tik 24ra artean (2012-11-19)
- Aho gozagarri txikiak (2012-11-23)
- Pintxo-poteo erotikoa antolatu dute herriko hainbat tabernak (2012-11-06)