Biribilgunea eta oinezkoentzako lurpeko pasabidea eraikitzeko lanak hasiko dituzte Leruntxikin

Barren.eus 2018ko ots. 2a, 16:55

Leruntxikin eraikitzen diharduten industrialdera eta Leruneko industrialdera sartu-irtenak errazteko eraikiko dute biribilgune berri bat. Otsailaren erdialdera hasiko dituzten lanek eragina izango dute trafikoan.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, 634 errepidean, Leruntxiki eta Lerun industrialdeen artean, eraikiko duten biribilgune berria egiteko lanak otsailaren erdialdera hasiko dituzte. Biribilguneaz gainera, oinezkoentzako lurrazpiko pasabide bat ere egingo dute. Lanen lehen fasea maiatzerako amaitzea aurreikusten dute udal arduradunek eta Leruntxikiko industrialdea irailerako amaituta egongo dela esan dute. Era berean, biribilgunea egiteko lanek irauten duten bitartean, "pare bat hilabetez", errepide nazionaleko trafikoaren zati bat Leruneko industrialdetik desbideratuko dute.

Leruntxiki urbanizatzeko lanek 2.657.540 euroko (BEZa kanpo) kostua dute eta abenduan hasi zituzten obrak. 
Plan partziala 2017ko urriaren amaieran onartu zen eta 2018ko urtarrilaren 15ean, Tokiko Gobernu Batzarrak egindako bilkuran, Leruntxiki-Morterika eremuko urbanizazio proiektuaren aldaketa lehendabizikoz onartu zuen, eta jendeaurrean jarri zuen hogei lanegunez. Eragin horietara, jendaurreran jarrita dago proiektua, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epea datorren otsailaren 21ean bukatuko da. Urbanizazio proiektu honetan plan partzialean egin diren aldaketak jasotzen dira aurrekoaren baldintza berdinak mantenduz. 

LerunTxiki planoa biribilgunea

lerun txiki obretan elgoibar 1

∞ Lotura duten albisteak