Ikastaroaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, 45 urte baino gehiago duten eta lan esperientzia zehatzik ez duten lagunen enplegagarritasuna hobetzea da ikastaro honen helburua, horretarako, gaitasun eta konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuz. Helburu zehatzagoak ere zehaztu dituzte antolatzaileek, "parte hartzaileen %50ak lana aurkitzea eta %100ak lan merkatuarekiko duen egoera hobetzea".
Abenduaren 15ean hasiko da ikastaroa IMHn eta urtarrilaren 29ra bitartean 45 orduko prestakuntza jasoko dute parte hartzaileek, 9:30etik 12:30era arteko ordutegiarekin. 12-15 lagun inguruko taldea sortu nahi dute. Makina Erremintaren Institutuak kaptazio prozesua egingo du. Ikasleen interes eta ezaugarriekin bat datozen lanpostuak kontuan hartuta. Era berean, IMHko tutore baten laguntza izango dute laneratze prozesuan, egin beharrekoak erraztu eta hobekien datorkien lanpostua aukeratzen laguntzeko.
• Izena emateko
Hainbat lagunek dagoeneko eman dute izena ikastaroan (goiko argazkian), eta horiekin batera parte hartu nahi dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko: 943 744 132 (Leire Alberdirengatik galdetu). Baita honako loturan idatzita ere: http://www.imh.eus/eu/kontaktua
Informazio osoagoa: imh.eus