Egile DMPren instalazioak ezagutzeko bisita egin zuen Mendarora Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Egile taldearen aeronautika-arloa inauguratu zuten egunean, joan den barixakuan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zuela. Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, bisitaldian parte hartu zuten Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruak, Mendaroko alkate Sonia Garcíak, eta Egile taldeko arduradunek, bertako lehendakari Eduardo Junkerak, haien artean.
Egile taldeak aeronautikako sektorerako osagaiak fabrikatzen ditu, baina baita ITS Security-koak –zibersegurtasunean diharduena– eta Createch Medical-eko arlo berri batekoak, aurpegi-masail eta hortz-protesiak fabrikatzen dituenekoak.
Egile taldea base teknologikoa duten enpresen kooperazio bat da, eta Mendaron du bere egoitza. Erabateko Doitasun Mekanikako jardun nuklearretik sektore desberdinak hartzen dituzte, horien artean nabarmentzekoak: aeronautika eta segurtasuna, osasuna, energia, ingurumena eta ura, zientzia eta xafla finen trokelgintza. Lehendakariak ziurtatu zuenez, Egile taldea berrikuntzarekin hartutako konpromisoaren adibide bat da, Eusko Jaurlaritzak planteatutako Basque Industry 4.0 estrategiarekin bat datorrena, eta bere jardueretan erakutsi du digitalizazioa aukera bat dela enpresa batean lehiakortasuna areagotzeko.
*Irudiak eta iturria: www.irekia.euskadi.eus
∞Lotura duten albisteak: