Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

artalde artisauak elgoibarElgoibarko artisauen azoka antolatu du Kultura Sailak zapaturako, eta horren barruan, ArTalde artisau taldeko hamar kidek euren eskulanak jarriko dituzte salgai.

Mota askotariko eskulan eta artelanak ikusi eta erosteko aukera egongo da zapatuan Maalako parkean, 10:30etik aurrera. Umeentzako txoko bat ere jarriko dute, biharko artista eta artisauek margolanak egin ditzaten. Aurtengo edizioan ondorengoek hartuko dute parte:

  • Magi bitxiak: harri naturalekin eginiko bitxiak. Lepoko, belarritako eta pultserak.
  • BitxiBiziBitxi: alanbrez eta bolekin egindako bitxiak, bereziki, belarritakoak eta brotxeak.
  • Bitxibitxi: material birziklatuarekin eskuz eginiko bitxi eta osagarriak.
  • Xabier Isasti: egurrean landutako lanak.
  • Zu+ni: oihalekin eginiko haurrentzako osagarriak, motxilak, mantak, baberoak...
  • Xarlem Creations: bisuteria, poltsak, tokadoak eta neskentzako beste hainbat osagarri.
  • Darama: zilarrezko bitxiak.
  • Emilia Nogales: koadroak, erlojuak, zintzilikarioak eta eskuz margotutako beste hainbat osagarri.
  • Ana Masacula: xaboi eta kosmetika naturala, olio eta produktu ekologikoekin eginikoak.
  • Enara Gorostiza: ohial gaineko pintura.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza