Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

stock feria txankakua elgoibar maalaTxankakua merkatari elkarteko 17 saltoki eta zerbitzuk parte hartu zuten Maalako parkean egin zuten Stock Ferian. Era guztietako maukak aurkitzeko aukera izan zuten herritarrek eta, zortea alde izan zuten sei lagunek ehun ehuroko sei erosketa txeke ere eraman zituzten etxera.

Txankakuak Maalako parkean egin du bigarrengoz Stock Feria. Elgoibarko Merkatarien Elkarteko 17 saltokik parte hartu dute aurtengoan eta prezio baxuetan jarri zituzten euren produktuak, zapatu goizean,Maalan. Mauken azokako une gorena, baina 14:00etan ailegatu zen. Ordu horretan egin zuten 100 euroko sei erosketa txekeen zozketa eta, urtero legez, herritar ugari batu zen. Izan ere, sariak eskuratzeko ezinbestekoa da saritutako txartela zozketaren unean bertan agertzea. Honako hauek izan ziren irabazleak: Enma Muñoz, Maria Asun Elustondo, Marivi Rodriguez, Pili Pedrosa, Lorea Vazquez eta Jaione Etxeberria (Beheko argazkian dituzue).
2017ko Stock Feriako argazki-bilduma
2017 10 07 stock feria txankakua elgoibar maala sarituak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza