Stock feria antolatu du Txankakua merkatari elkarteak zapaturako Maalan

Barren.eus 2017ko urr. 4a, 13:55

Txankakua merkatari elkarteak antolatuta, Stock feria egingo dute zapatuan (urriak 7) herriko merkatariek, merkataritza txikiari bultzada emateko asmoz. Iaz hasitako bidetik, Maalako parkean egingo dute. Ohi duten legez 600 euro ere zozketatuko dituzte.

Kalera irtengo dira merkatariak zapatuan, hain zuzen ere, Maalako parkera, 10:00etatik 14:30era. Aurten 17 merkatarik hartuko dute parte: Klitz, Arauri, Casa Astigarraga, Ecenarro, Ene Bada, Ikus, G&M, Garate, Goiara, Ipintza, Iriondo Kirolak, Irudi, Luvik, Moma, Muruamendiaraz, Nu-Van eta Sara.

• 600 euroren zozketa
11:30etik aurrera Txankakua elkarteko maskotak ere kalean ibiliko dira giroa janzteko, eta 14:00etan 600 euro zozketatuko dituzte erosketa txeketan. Aste honetan Txankakuako komertzioetan erosketak egin dituztenek zozketarako boletoak jaso dituzte. Antolatzaileek esan dute saria eskuratzeko ezinbestekoa dela saritutako txartela zozketaren unean bertan Maalan agertzea.

txankakua stock feria maala elgoibar sariketa