Oihartzun zabala izan zuen aurreko bi ediziotan Elgoibar Erotikoa ekimenak, eta beste behin ere antolatzea erabaki dute sustatzaileek. Lehen bi edizioak azaroan egin bazituzten ere, hirugarren hau udaberrian egingo dute, martxoaren 26tik 28ra bitartean, hain zuzen ere.
Pintxo-pote erotikoa, metafora lehiaketa, streaptease-ak, Drag queen-en emanaldiak eta erotismoarekin lotutako zine emanaldia iragarri ditu Carlos Lahozek, Viento Sur Gastrotekako ugazaba eta Elgoibar Erotikoa ekimenaren sustatzaile nagusiak.
Iaz, herriko 27 tabernak hartu zuten parte Elgoibar Erotikoa egitasmoaren barruan antolatu zuten pintxo-poteo erotikoan, eta 29 tabernarik hartuko dute parte aurtengoan.
- Bi erronbodun asteburua aurretik (2013-11-08)
- Erotismoak hartuko du Elgoibar azaroaren 22tik 24ra artean (2012-11-19)
- Aho gozagarri txikiak (2012-11-23)
- Pintxo-poteo erotikoa antolatu dute herriko hainbat tabernak (2012-11-06)