DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitaterako aldi baterako bi irakasle lanpostu eskaintzen dira

Barren.eus 2017ko uzt. 12a, 14:43

Deialdi honen xedea da DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitaterako aldi baterako bi irakasle kontratatzea, lehiaketa oposaketaren eta txanda librearen bitartez.

Hautatutako bi izangaiek lanaldi partzialeko txandakako lan kontratua sinatuko dute 2017/2018 ikasturtean zehar, erretiro partziala eskatu duten DEBABE Mankomunitateko bi langile ordezkatzeko. Kontratu horien indarraldia, hurrenez hurren, 2021eko abenduaren 15ean eta 2022ko martxoaren 2an bukatuko da. Eta bidenabar, euskaltegian sor daitezkeen euskara irakasle beharrak beteĀ­tzeko lan-polĀ­tsa osatzeko ere baliagarria izango da lan eskaintza deialdi hori.
Interesatuek uztailaren 21era (barne) izango dute izena emateko aukera.