Abian da Elgoibarko pintxo lehiaketa

Barren.eus 2017ko eka. 29a, 15:11

Elgoibarko 9. Pintxo Lehiaketa atzo hasi zen eta gaur eta bihar ere dastatu ahal izango dira pintxoak, herriko 26 tabernatan.

Gaur (ekainak 29) 19:00etatik 22:00etara dastatu ahal izango dira Elgoibarko 9. Pintxo Lehiaketara aurkeztu diren 26 pintxoak.
Pintxoa 1,40 euroan salduko dute tabernariek, eta herritarrek euren pintxo gustukuena hautatzeko aukera izango dute. Izan ere, hiru sari banatuko ditu Elgoibarko Udalak: epaimahai tekniko batek izendatuko ditu pintxorik onena eta bigarren pintxorik onena, eta herritarrek tabernetan betetzen dituzten boto-orrien zenbaketatik aterako dute herritarren pintxorik gustukuena, Herritarren Saria jasoko duena.
Bihar, (ekainak 30) izango pintxo lehiaketako azken eguna. 19:00etatik 22:00etara salduko dituzte pintxoak.
Iazko lehiaketan Viento Sur tabernaren “Hau ez da landare bat” izeneko pintxoak irabazi zuen Pintxo Onenaren Saria. Herritarren Saria, berriz, San Roke tabernaren "Txanpiñoi betea" pintxoak eskuratu zuen. Batez beste, taberna bakoitzak 409 pintxo saldu zituen.
Ikusi hemen: Elgoibarko IX. Pintxo lehiaketako 26 pintxoak (PDF)

pintxo lehiaketa elgoibar vientosur

pintxo lehiaketa elgoibar 3

∞Lotura duten albisteak: