Alcorta Forging Group enpresak gonbidatuta joan ziren enpresa ezagutzera Haizea emakume taldeko 25 kide. "Oso ideia ederra izan dute Alcortakoek eta eskertzen diegu tailerra barrutik ezagutzeko eman diguten aukera. Egunero ez baita izaten burdinaren forjaketan Europako garrantzitsuenen artean dagoen enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko aukerarik. Oso interesgarria izan zen", azaldu dute Haizeatik. Iñigo Palominok egin zien harrera eta Itoitz Gonzalezek gidatu zituen enpresa ezagutzeko eskaini zieten bisita gidatuan. Instalazioak erakusteaz gainera, lantegiak eta lana egiteko moduak urteetan izan duten bilakaeraren berri ere eman zieten, 100 urtetik gorako historia baitu Sallobente industrialdean kokatuta dagoen enpresak.
• Zine-foruma, uztailaren 7an
Haizeak zine-forum saio berri bat antolatu du uztailaren 7rako. Elgoibarko Kultur Etxean izango da. 9:30ean batuko dira kafe baten bueltan eta 10:00etan hasiko da La Bicicleta Verde filmaren emanaldia. Loredi salegik dinamizatuko du filmaren osteko solasaldia.