Ekainaren 28tik 30era egingo da aurten pintxo lehiaketa Elgoibarren, eta hogeita sei tabernak parte hartuko dute

Barren.eus 2017ko eka. 23a, 19:00

Pintxo lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak ekainaren 28, 29 eta 30 egunetarako. Bederatzigarren urtea izango da aurtengoa, eta hogeita sei tabernak (iaz 25 izan ziren) parte hartuko dute.

Honako hauek dira aurtengo pimtxo lehiaketako partaideak: Gorbea, Ametsa, Usua, Mahats, Larre, Ibai-Ondo, Iturri, El Gautxo, Urkiola, Landa, Gabi, King-Kong, Kaia, Malape, Txarriduna jatetxea eta hotela, Maala, Pilon, Lanbroa, Lerun, Mintxeta, Salento, Aterpe, Gran Siglo, Viento Sur eta San Roke.
 Pintxoa 1,40 euroan salduko dute, 19:00etatik 22:00etara, eta herritarrek euren pintxo gustukuena hautatzeko aukera izango dute. Izan ere, hiru sari banatuko ditu Udalak: epaimahai tekniko batek izendatuko ditu pintxorik onena eta bigarren pintxorik onena, eta herritarrek tabernetan betetzen dituzten boto-orrien zenbaketatik aterako dute herritarren pintxorik gustukuena, Herritarren Saria jasoko duena.

Iazko lehiaketan Viento Sur tabernaren “Hau ez da landare bat” izeneko pintxoak irabazi zuen Pintxo Onenaren Saria. Herritarren Saria, berriz, San Roke tabernaren "Txanpiñoi betea" pintxoak eskuratu zuen. Batez beste, taberna bakoitzak 409 pintxo saldu zituen.

∞Lotura duten albisteak: