Arrate Antonek irabazi du Txankakuaren 1.000 euroko saria

Barren.eus 2017ko eka. 20a, 17:59

Txankakua elkarteko kide diren sei dendetan 1.000 euro gastatu ditu gaur arratsaldean Arrate Anton elgoibartarrak, horixe baitzen irabazi duen sariaren baldintzetako bat.


Txankakua Elgoibarko Merkatarien Elkarteak 25 urte bete ditu, eta bezeroen fideltasuna eskertzeko 1.000 euro zozketatu zituen joan den ekainaren 15ean, erosketak elkarteko dendetan egin zituzten lagunen artean. Egunaren amaieran egin zuten zozketa eta Arrate Antonek sartutako erosketa tiketa atera zuten txartel guztiak zeuden kutxatik. Sariak, baina, baldintza batzuk zituen. Batetik, sarituak 1.000 euroak  arratsalde bakar baten gastatu behar zituen, 17:00etatik 20:00etara. Hala, Arrate Anton gaur atera da dendaz denda saria gastatzera, Txankakuako maskoten laguntzaz. Gutxienez, elkarteko sei dendatan egin behar zituen erosketak, horixe baitzen bigarren baldintza. Erosketak egiteko egun sargoria egokitu zaion arren, poltsikoa bero izanda ez dago erosketetarako une txarrik.
• Poltsak oparituko ditu Txankakuak
Elgoibarren bizi, erosi, herriak irabazi lelopean, herriko komertzioak sustatzeko kanpaina berria jarri du martxan Txankakuak, Eusko Jaurlaritza, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak emandako diru laguntzari esker. Hala, Txankakuako txartelarekin egiten den lehen erosketarekin, poltsa bat oparituko diote bezeroari, irailaren 30a bitartean. Era berean, salmenta egiterakoan, datofonoko tiketean "Poltsa Opari" esaldia agertzen denetan ere oparituko dituzte poltsak.

Lotura duten albisteak:

txankakua 1000 euro zozketa elgoibar maskotegaz

txankakua 1000 euro zozketa elgoibar astigarraga