Trinitateetako Azkoa Berezia Elgoibarko Udalak antolatzen du Debemen elkartea eta Elgoibarko landa auzoetako bizilagunen laguntzarekin. Zapatuan, 09:30etik 17:00etara, animalien erakusketa egongo da Aita Agirre plazan. Eta, 09:30etik 14:00etara bitartean, Elgoibarko baserrietako produktuak salgai egongo dira Lekueder parkean.
• Garaian garaiko produktuak, gazta, ogia, arrautzak...
- Barazkigileak: Txillarre, Lizundiatxabola, Basartesoroeta (Basueta), Egigurentxiki, Miriam Onaindia.
- Gaztagileak: Madarizurieta (Mausitxa), Lizundiatxabola, Mintxeta.
• Ganaduzaleak
- Elgoibarren hasitako arraza desberdinetako 100 bat buru: Aiastitxiki baserria (Pirenaika), Berdezkunde (Pirenaika) Orube baserria (Limusina eta Mestizo beltza), Ziardatxiki Goikoa baserria (Limusinak), Agerre Baserria (Katxinak eta Asturiarrak), Irunagasoro baserria (Betizuak).
- Horrez gain Enkarterrialdeko Astoak (Akei), Astoak (Irunabe) Zaldi Arabiarra/ Zaldi Hispano Arabiarra (Juaristi) Euskal Herriko Mendiko Zaldiak (Artesoro), Poniak (Irunagasoro), pottokak (Irunagaberri)
- Baita ere Sasi ardiak (Irunagasoro), Ardi Mutur Beltzak (Madarizurieta), Ardi Mutur Gorriak (Sagarraga), Ardiak Berrichon (Iriarte), Ahuntz Azpi Gorriak (Irunagasoro), Ahuntzak (Urruzuno), Ahariak (Sagarraga), Ahuntz Enanoak (Aristegi) Txerriak (Aozar Baserria), Lumagorri Oilaskoak, Karobi Oilaskoak (Asier Rubio)
- Urruzuno Baserria: Hegaztiak (Ahate mutuak, Gineako Oiloak, Indioilar beltza, Antzarrak, Euskal oilo zilarra, Euskal oilo marraduna) eta Untxiak.
• Kalitatezko produktuen dastaketa
Debemenetik jakinarazi dutenez, 11:00ak inguruan hasiko da kalitatezko produktuen dastaketa: euskal baserriko oilaskoa ”Lumagorri”, aire librean hasitako txerrien sahietsa eta hirugiherria “Basatxerri”. Lekueder parkean dagoen karparen barruan. Razioak bi eroan salduko dituzte.