Alcorta enpresan izandako lan istripua salatzeko lanuzteak egingo dituzte

Barren.eus 2017ko mai. 18a, 09:48

Alcorta Forging Group lantegiko enpresa batzordeak lanuzteak eta bilkurak deitu ditu gaurko, joan den barixakuan gertatu zen lan istripu bat salatzeko.

Enpresa-batzordeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, joan den barixakuan Alcorta enpresan gertatu zen "lan istripu larria" ez da aurrenekoa izan eta "ezin da horrelakorik berriz errepikatu". Enpresari, Osalani eta Lan Ikuskaritzari eskatu diote istripua "behar bezala" ikertzeko, erantzunkizuna norena izan den argitzeko eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko, berriz errepika ez dadin.
Enpresa batzordeak deituta, lankidearen lan istripua salatzeko ordubeteko lanuzteak egingo dituzte gaur, lanaldi bakoitzean: goizeko txandan (11:00-12:00), arratsaldekoan (16:00-17:00) eta gauekoan (00:00-01:00).

Enpresa batzordearen oharra osorik LAB sindikatuaren webgunean