Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

pintxo lehiaketa mendaro sari banaketaMendaroko seigarren Pintxo Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu gaur Mendaroko Udalak.

Mendaroko ostalaritza sustatzeko, pintxo lehiaketa antolatu du aurten, seigarren urtez, Mendaroko Udalak. Joan den larunbatean eta domekan izan zuten herritarrek propio lehiaketarako sortutako mokadutxoak dastatzeko aukera, eta gaur (maiatzak 9), eman du Udalak irabazleen berri.
Epaimahai teknikoaren arabera, Aitz Beltz tabernako pintxoa izan da aurkeztu diren hamar pintxoen artean onena, eta haren atzetik, Menditxokoa eta Txirristakakoa. 7,92eko nota jarri zioten irabazleari, eta 7,83koa eta 7,75ekoa hurrengo biei, hurrenez hurren.
• Herritarren Saria Menditxorentzat
Herritarrek ere izan zuten, baina, euren pintxo gustukuena hautatzeko aukera, tabernetan pintxoarekin batera banatzen zuten papertxoa beteta. Eta Menditxo tabernakoa izan zen, beste behin, herritarren pintxorik gustukuena, 8,41eko puntuazioarekin. Azken bi urteetan, 2015ean eta 2016an, epaimahaiaren sari nagusia jaso izan du Menditxok. Menditxokoaren atzetik Arrats tabernako pintxoak jaso du aurten puntuazio altuena, eta Txirristakakoak ondoren. Era berean, botoa eman zuten herritar guztien artean, 50na euroko bi bono zozketatu dituUdalak, eta bi lagun hauek izan dira irabazleak: Antonia Martin eta Ana Fernandez. Martinek Aitz Beltzen gastatu beharko du 50 euroko bonoa, eta Ana Fernandezek, Menditxon.

pintxo lehiaketa mendaro 1

pintxo lehia mendaro irabazleapintxo lehiaketa mendaro uztargi

pintxo lehiaketa mendaro uztargi1

Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza