Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 txillarre elgoibar laneanElgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Txillarre baserrira bisita gidatua antolatu du maiatzaren 20rako, hango nekazaritza ekologikoa ezagutzeko.

Mota guztietako barazkien ekoizpen ekologikoa ezagutzeko aukera izango da Txillarre baserrira antolatu duten bisita gidatuan, hau da, nekazaritza konbentzionalaren alternatiba naturala eta osasuntsua, pestizida eta substantzia kimikorik gabekoa. Era berean, lurrean landatzen denetik salmenta puntuan jarri arteko prozesuaren nondik norakoak ezagutuko dituzte partaideek, adibide praktikoekin eta sasoiko produktuekin.
Irteeraren prezioa 5 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 4 euro). 10:00etan batuko dira Maalako parkean, eta oinez joango dira Txillarrera.
Izena emateko epea maiatzaren 8an, astelehenean, zabalduko dute. Interesatuek 943 741 626 telefonora deitu beharko dute. Antolatzaileek jakinarazi dute gehienez 25 lagunrentzako lekua egongo dela.

  • Eguna: maiatzak 20, zapatua.
  • Irteera-ordua: 10:00etan Maalako parkean (oinez joango dira Txillarrera).
  • Prezioa: 5 euro (4 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek).
  • Izen-ematea: Elgoibarko Izarra elkartean, maiatzaren 8tik aurrera (25 lagunentzako tokia).
  • Antolatzailea: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea

txillarre elgoibar bisita kartel

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza