Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Hazilan 3taldea Debabarrena DebegesaDebegesa Garapepen Agentziak jakinarazi duenez, Hazilan programaren aurreko bi deialdietan parte hartu duten 26 lagunetatik 20 lanean daude gaur egun; bestela esanda, partaideen %77k lortu du lana. Oraingo ekitaldian 16 gaztek eman dute izena.

Debegesa Garapen Agentziak Debabarrenean abian jarritako Hazilan programaren hirugarren edizioan 16 lagun ari dira parte hartzen, 10 emakume eta 6 gizonezko. 25 eta 44 urte bitarte dituzte eta sektore desberdinetatik datoz, hala nola, ingeniaritza, enpresen kudeaketa, hezkuntza, matematikak, gizarte langintza edota geologia, besteak beste. Hirugarren edizio hau ekainera bitarte luzatuko da.

Hazilanen helburu nagusia laneratzen laguntzea da, partaide bakoitzaren araberako ibilbide pertsonalizatu bat osatuz. Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasotzen dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez eta, bestetik, proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia lantzen dute metodologia berritzaileen bitartez.

Hazilan langabezian dauden 20 eta 44 urte bitarteko pertsona kualifikatuei zuzenduta dago.

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza