Tokiko komertzioa sustatzeko hitzarmena sinatu dute Elgoibarko Udalak eta Txankakuak

Barren.eus 2017ko api. 7a, 06:39

Elgoibarko Udalak eta Txankakua Elgoibarko Merkatarien Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute tokiko komertzioetako salmentak sustatzeko eta Elgoibarko denda txikietan erosketak egiten dituzten bezeroak saritzeko.

Txankakua elkarteko saltokiek bi pertsonentzako zinerako sarrerak zozkatuko dituzte 2017ko apirila, maiatza, urria, azaroa eta abenduan zehar erosten duten bezeroen artean. Datafonoaren bidez erosketak ordaintzen dituztenen artean ausaz aukeratuko dira saridunak, eta saridun bakoitzak bi sarrera eskuratuko ditu. Sarrera Herriko Antzokiko lehiatilan jaso beharko da proiekzioaren egunean bertan. Antolatzaileek jakinarazi dute sarrerak ezingo direla diruagatik trukatu, eta iraungitze-data izango dutela.

txankakua elgoibar Kartela