Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

azoka landaketa tailerra elgoibarHileko azken zapatuetan egiten den feria antolatu dute Elgoibarko Udalak eta Debemenek martxoaren 25erako. Haur eta gaztetxoek letxuga landareak landatzen ikasiko dute landaketa tailerrean, eta, 11:00etatik aurrera, pintxoak dastatu ahal izango dira Trinitateetako Danborrada antolatzen duen Atabal Elkarteak jarriko duen txosnan.

Hileko azken zapatuko ferian Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da goizez, eta eguerditik aurrera ganadu erakusketa egingo dute Aita Agirre plazan. Debemen elkarteak jakinarazi duenez, egun horretako egitaraua 09:00etan jarriko da abian, Kalebarren plazan, bertako baserrietako produktuak saltzeko jarriko diren saltokiak irekitzearekin batera. Kalebarren plazan, berriz, 11:00etatik aurrera, pintxoak dastatu ahal izango dira Atabal Elkarteak jarriko duen txosnan. Bertan, herriko baserrietan ekoiztu eta harategietan prestaturiko produktuekin eginiko pintxoak eskainiko dituzte: Aza eta odolostea, txorizoa eta txahal saiheskia.

• Landaketa tailerra

Oraingoan ere, Kale Kantariak taldeko kideek feria eguna girotuko dute (ekitaldia 12:00etan hasiko da).

Bestalde, 12:00etatik 14:00etara bitartean haur eta gaztetxoei luzaturiko landaketa tailerra egingo da. Letxuga landareak landatuko dituzte eta beharrezko argipenak emango dizkiete zainketari buruz. Tailer honetan nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, eta 12:30etik 14:30era bitartean egingo da. 

Feria eguna osatzeko, ganadu erakusketa egingo da, eguerditik aurrera, Aita Agirre plazan.

∞ Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza