Enpresen ekoizpen eta logistika operazio kudeaketa, Japoniako filosofia, metodo eta teknikak ditu oinarrian liburuak eta idazlearen esanetan, Japonen saltzea errekonozimendu aipagarria da berarentzat. “Taylor&Francis argitaletxe espezializatuarekin argitaratu ahal izateko, prozesu oso zorrotza gainditu behar izan zuen liburuak lehenik, enpresa kudeaketaren alorrean mundu mailako erreferentea baita argitaletxe hau. Jartzen duten baldintzetako bat da, esaterako, norberaren lan akademiko eta industrialaren ekarpenak errekonozimendu internazionala izatea. Bestalde, proposamena egiteko memoria tekniko bat idatzi behar da eta ebaluazio zientifiko zorrotza gainditu behar du. Hori egin ostean, Taylor&Francis-eko ekoizpen, erredakzio eta marketin taldea ipintzen da martxan. Liburuak izan duen harrera ona eta oihartzuna ikusita, japonierara itzultzea erabaki zuten”, azaldu du.
• Bigarren edizioan
Liburua ingelesez hitz egiten den herrialdeetan dago salgai (Estatu Batuetan, Kanadan, Ingalaterran, Australian) eta internet bidez Alemanian, Japonian, Suedian, Norbegian, Belgikan, Frantzian, Italian eta Espainian ere eros daiteke. Bigarren edizioan da dagoeneko.
Ander Errasti Oñatiko Natra txokolate enpresako zuzendaritzako kidea izateaz gainera, Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko irakasle da, eta, Fagor-en, Mondragon Unibertsitatean eta ULMAn lan egindakoa.
Errastik industria kudeaketari buruzko hiru liburu kaleratu ditu orain arte: Logistica de almacenaje: diseño y gestión de almacenes y plataformas logísticas; Gestión de compras en la empresa eta International Manufacturing Networks.