Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 hazilan debabarrena debegesa elgoibarGazteen laneratzea sustatzea helburu duen Hazilan proiektuaren bigarren edizioan parte hartzeko izen-emateko epea barixakura arte, urriak 14, luzatu du Debegesa garapen agentziak.

Hazilan egitasmoa goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Hautatutako lagunek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fase batean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta, bigarren fase batean, enpresetan praktikak egingo dituzte edo proiekturen bat garatuko dute. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua Garapen garapenerako agentzien euskal elkarteak koordinatzen du.

Hazilanen lehenbiziko edizioan hamahiru lagunek hartu zuten parte eta lan-kontratuak edo lan-praktikak lortu dituztela jakinarazi du Debegesak (ikus lehen edizioko emaitza nagusiak bideoan).

• Izena emateko

Debegesa Debabarreneko garapen agentziak jakinarazi duenez, urriaren 14ra arte luzatu dute izena emateko epea. Parte hartzeko interesa duten gazteek izena eman dezakete online debegesa.eus webgunearen bitartez.

Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza