Txankakuako merkatarien eskaintza eta mauka bereziek jendetza batu zuten Maalako parkean

Barren.eus 2016ko urr. 4a, 09:15

Eskaintza eta mauka bereziak zituzten era guztietako produktuak erosteko aukera izan zuten zapatuan Maalako parkera gerturatu ziren herritarrek, Txankakuak antolatutako Stock ferian. Horrez gainera, 600 euro zozketatu zituzten erosketa txekeetan, eta sei lagunek jaso zuten saria, ehun euroko erosketa txekea. Era berean, urriaren 14ra bitartean kanpaina berria jarri du martxan Txankakuak, eta 500 euritako zozketatuko dituzte bezeroen artean.

Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteko 17 saltoki eta zerbitzuk hartu parte hartu dute aurtengo Stock ferian. Maalako parkean egin dute estreinakoz eta antolatzaileak gustura gelditu dira kokapen aldaketarekin. “Jendetza gerturatu zitzaigun Maalara, eguraldiak lagundu zigun eta egun polita izan zen”, adierazi dute Txankakuako ordezkariek. Goizean zehar jende asko ibili bazen, 14:00ak inguratu zirenean ez zen lagun bat gehiago kabitzen Maalako estalpean. Izan ere, ordu horretan egin zuten erosketa txekeen zozketa eta urtero legez ikusmin handia sortu zuen. 600 euro zozketatu zituzten erosketa txekeetan, eta sei lagunek jaso zuten saria, ehun euroko erosketa txekea. (2016ko Stock Feriako argazki-bilduma)

  • Hona hemen sarituak: Montse Cerrejon, Naroa Ramirez, Encarna Peña, Nerea Villar, Alaitz Alberdi eta Deisi Justiniano.

• 500 euritakoren zozketa
Busti Zaitez Elgoibarko Merkatarien Alde izeneko kanpaina jarri du martxan asteon Txankakuak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesarekin. Urriaren 3tik 14ra bitartean 500 euritako zozketatuko dituzte bezeroen artean. Txankakuan dauden dendetako mostradorean kutxa batzuk jarriko dituzte, eta erosketa tiketak sartu beharko dituzte bezeroek kutxa horietan euren datuekin, izena eta telefono zenbakia. Urriaren 14an merkatari bakoitzak zozketa egingo du bere dendan eta eurak arduratuko dira irabazleei sarituak izan direla jakinarazteaz.

txankakua stock feria maala elgoibar sarituak

 txankakua stock feria maala elgoibar sariketa

txankakua stock feria maala elgoibar 2

txankakua stock feria maala elgoibar

 txankakua stock feria maala elgoibar 3