Txankakua merkatari elkarteak Stock feria egingo du zapatuan Maalan

Barren.eus 2016ko ira. 28a, 12:13

Stock feria antolatu du zapaturako (urriak 1) Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak. Maalako parkean egingo dute aurten, eta herriko 17 saltoki eta zerbitzuk parte hartuko dute guztira azokan.

Aurtengo stock feria Maalako parkean egingo dutela jakinarazi du Txankakuak, Lekuederren izan beharrean. 10:00etatik 14:30ak bitartean egingo da. Herriko 17 saltokik parte hartuko dute guztira azokan, eta 14:00etan 600 euroko saria zozketatuko dute Txankakuaren saltokietan erosketaren bat egin dutenen artean. Saria eskuratzeko, hori bai, txartel sarituaren jabeak Maalako parkean egon beharko du zozketako unean.
Elgoibarko Stock ferian parte hartuko duten 17 merkatariak:

  1. ALIRE ESTETIKA
  2. ARAURI LURRINDEGIA
  3. CASA ASTIGARRAGA
  4. ECENARRO MERZERIA
  5. ENE BADA
  6. FERPI MODAK
  7. G & M JANTZIDENDA
  8. HAZTEN
  9. IPINTZA MARGOAK S.L.
  10. IRIONDO KIROLAK
  11. KLITZ JANTZI DENDA
  12. LUVIK OINETAKOAK
  13. MOMA JANTZIDENDA
  14. MURUA
  15. PITXINTXU
  16. SARA JANTZIDENDA
  17. SKANDALO KORTSE-DENDA LENTZERIA

stockferia5 elgoibar