Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Debegesa enplegua elgoibarHazilan programaren bigarren edizioa jarri du abian Debegesak. Garapen agentziaren arabera, gazteen laneratzea sustatzeko egitasmoaren lehen edizioa “arrakastatsua” izan zen. Lehen edizioan parte hartu duten hamahiru lagunek lan-kontratua edo lan-praktikak lortu dituzte lan-arlo ezberdinetan.

Irailean hasiko da Hazilan egitasmoaren bigarren edizioa. Parte hartzeko interesa duten gazteek debegesa.eus webgunearen bitartez eman dezakete izena. Hazilan proiektua goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Debegesak aukeraketa prozesu bat egingo du baldintzak betetzen dituzten hautaga guztien artean. Horretarako curriculumak aztertu eta elkarrizketak egingo ditu. Aukeratuek formazio pertsonalizatua jasoko dute, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko. Gainera, praktikak egingo dituzte edo proiekturen bat garatuko dute, modu horretan lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza