Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

albitxuri industriagunea elgoibar sprilurElgoibar Ekinean! izeneko egitasmoaren helburua ideia ekintzaileak sustatzea dela jakinarazi du Elgoibarko Udalak, herrian enpresa jarduera berrien ekimena bultzatzeko. Onuradunak, ostalaritza izan ezik, edozein jarduera ekonomikoren baitan enpresaren bat osatzen duten eta oinarri arautuetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira. 

Elgoibarko Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, gaur egun bizi dugun krisialdi ekonomikoaren testuinguruan, enpresa berrien sorrera sustatzea funtsezkoa da, "aberastasuna eta enplegua sortzeko". Hori dela eta Elgoibarko Udalak Elgoibar Ekinean! izeneko funtsa jarri du abian, eta helburua, herrian enpresa berriak sortzen laguntzea eta babes ekonomikoa ematea da. Laguntza-programa honetarako aurrekontua 15.000 eurokoa da. Funts horren bidez, Elgoibarko Udalak herrian kokatutako enpresa proiektu berri bat duten eta oinarri arautuetan bildutako baldintzak betetzen dituzten pertsona ekintzaileei eta gaur egungo enpresei diru-laguntzak emango dizkie. 

Oinarri hauek aplikagarriak izango dira, Elgoibarren sustatuta eta aipatutako araudiari lotuta, enplegua sortzen duten enpresa-ekimenei. 

Laguntza-programa honen onuradunak, ostalaritzan izan ezik, beste edozein jarduera ekonomikoren baitan, enpresa bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte, besteak beste: 

  • Pertsona fisikoen kasuan, ekintzailea langabezian egon beharko da; eta ekintzaileak pertsona bat baino gehiago izatekotan, gutxienez horietako bat langabezian egon beharko da. 
  • Enpresen kasuan, proiektu berrian, gutxienez, enplegu garbiaren sorrera eragingo duen lanpostu zuzen bat sortu beharko da. 
  • Bidegarritasun plana eginda izatea Debegesarekin edota Elgoibarko Udal teknikariek, Debegesarekin elkarlanean, plana ontzat ematea. 
  • Lantokia Elgoibarko udalerrian egotea eta baita enpresaren egoitza sozial eta fiskala ere. 

 

Onuradun horien betebeharren artean honako hauek aurkitzen dira: 

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan ematen denetik, gutxienez, 18 hilabetetan jarduera ekonomikoari eustea. 
  • Onartutako Bidegarritasun planarekiko enpresa-proiektuari egindako edozein aldaketa, edo aurreikusitako inbertsioa egiten ez bada, edo diru-laguntza lortzeko ezarritako edozein baldintza aldatzen bada, Elgoibarko Udalari jakinaraztea. 

 •Proiektu bakoitzeko gehienez 5.000 euro

Elgoibar Ekinean! laguntza-programarako aurrekontu osoa 15.000 eurokoa da. Gehienez, negozioa martxan jartzeko gastuen %75a emango da, proiektu bakoitzeko gehienez ere 5.000 euro, industria izaerakoa bada; eta gehienez, 2.000 euro, industria ez den beste sektore batekoa bada. 

Jarduera abian izan beharreko 18 hilabeteko gutxieneko epea amaitzen denean, Elgoibarko Udalak diru-laguntzaren ebaluazioa burutuko du emaitzak, baliagarritasuna eta eragina aztertzeko. 

Nola eta non eskatu laguntzak

Diru-laguntzetarako eskariak Elgoibarko Udalari zuzendu behar zaizkio, Santa Ana kaleko 2 zenbakian dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztuz. 

Eskariak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da. 

Elgoibarko Udalak, behin eskariak aurkezteko epea bukatzean, baldintzak betetzen dituzten eskakizun guztiak aztertuko ditu Debegesa garapen agentziarekin  elkarlanean, eta interesdun pertsona edo enpresari idatzi bat bidaliko dio hamar laneguneko epean akatsak konpontzeko edo beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkezteko. Akatsak zuzentzeko epe horren ondoren, ez da inolako dokumenturik onartuko. 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza