Elgoibarko pintxorik onena aukeratzeko lehia, gaurtik domekara bitartean

Barren.eus 2016ko eka. 15a, 12:06

Gaur arratsaldetik zapatu gauera bitartean egingo dute Elgoibarko zortzigarren pintxo lehiaketa, herriko 25 tabernatan. 

Gaur (ekainak 15) 19:00etatik aurrera dastatu ahal izango dira Elgoibarko 8. Pintxo Lehiaketara aurkeztu diren 25 pintxoak. Zapatura bitartean tabernariek espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. 

Aurtengo berrikuntzen artean, pintxoen prezioa igo dutela (1,30 euro pintxo bakoitzak) eta barixakuan beharrean zapatuan amaituko dela lehiaketa. 

•2016ko lehiaketaren egunak eta ordutegia:

  • Ekainak 15, 16, 17 eta 18 (eguaztena, eguena, barixakua eta zapatua), 19:00etatik 22:00etara.

•Bi sari banatuko dira: 

  1. Elgoibarko Pintxo Onenaren Saria. Epaimahai tekniko batek aukeratuko du pintxo onena zein den. Pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura, eta originaltasuna hartuko dituzte kontutan. 
  2. Herritarren Saria, berriz, pintxoa dastatzen duen jendearen botoen bitartez aukeratuko da. Botoa eman ahal izateko balorazio-kupoi bat bete beharko dute herritarrek. Gainera, botoa ematen duten guztien artean, sari bat zozketatuko da. (ikus pintxo lehiaketako oinarriak)

Iaz, Tantaka jatetxeko pintxoa saritu zuen epaimahaiak eta Sigmakoa izan zen herritarren gustukoena. Guztira, 6.564 boto-txartel bete zituzten herritarrek.

pintxo lehiaketa elgoibar 8folletoa

∞Lotura duten albisteak: