Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko piezak Bienalaren atarian jarri dituzte ikusgai

Barren.eus 2016ko mai. 20a, 12:00

Makina-erremintaren Biurtekoa, Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetakoa, egingo dute maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan. Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko antzinako makinek egingo diete ongi-etorria bisitariei, BECeko atarian jarri dituzte-eta zazpi kabina. 

Elgoibarko industria makina erreminta bihurtu zeneko mendeurrena ospatu genuen Elgoibarren 2014an. Antolatutako ekintzen artean, antzinako makinekin osatutako kale erakusketa egin zuten Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak. Hala, makinak eta beste elementu batzuk kristalezko kutxetan sartuta jarri zituzten Bolatokiko parkean eta Giza eskubideen plazan. Kutxa horietako batzuek jarri dituzte orain BEC erakustazokaren atarian. Kabina horiek gure tradizio industriala azalduko diete Makina-erremintaren 29. Biurtekora hurbiltzen diren bisitariei, artisau-forjaketatik abiatuta (Erdi Aroa), armagintza (XVIII. mendea) eta makinismora (XIX. mendea) arte. Ekainaren 16ra arte egongo dira ikusgai. 

elgoibar museoko makinak bienalean bilbo1

elgoibar museoko makinak bienalean bilbo b