Txankakuako Eguberrietako zozketako zenbaki batzuen irabazleak ez dira agertu oraindik

Barren.eus 2024ko urt. 25a, 14:06

Txankakua merkatarien elkarteak 1.800 euro zozkatu zituen Eguberrietan erosketa bonotan. 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari zeuden guztira.

Sari horietako batzuk dagoeneko agertu dira, baina arduradunek jakinarazi dute oraindik zenbaki batzuen jabeak ez direla agertu. Saridunak agertzeko epea otsailaren 9an amaitzen da. Hauek dira oraindik agertu gabe dauden zenbakiak:

  • 68.363 / 100 euro (Ordezko zenb. 89.819)
  • 48.543 / 100 euro (Ordezko zenb. 84.918)
  • 35.671 / 100 euro (Ordezko zenb. 77.677)
  • 43.078 / 100 euro (Ordezko zenb. 31.844)

 

∞Lotura duten albisteak: