MAKE IN! programan parte hartzeko epea zabalik da, martxoaren 18ra arte apunta daiteke HEMEN KLIKATUTA.
MAKE IN! programaren 3. edizioan parte hartuko duten startup-ak hautatzeko prozesua martxoan egingo da, programa apirilaren 12an hasiko da eta ekainaren hasierara arte iraungo du. Prestakuntza-saioak, berriz, apirilaren 12an, 19an, 26an eta maiatzaren 3an egingo dira.
• Startup-en ezaugarriak
Debegesak sustatutako programak “eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzea du helburu”. Hori horrela, industriari lotutako Startups-ei edo enpresa-ekimenei eta “seed” edo “seed aurreko” fasean daudenei zuzenduta dago, baldin eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena badute.
Horrez aparte, programara aurkezten diren ekimenek osagai teknologikoak edo negozio-eredu berritzaileak izan behar dituzte, honako esparru honetara lotutakoak: fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, robotika, IA, Big Data eta IoT.
• Adituak, laborategi espezializatuak…
Azpimarratutakoaren arabera, MAKE IN! ekimenak hainbat abantaila eskaintzen dizkie parte-hartzaileei: “erreferentziazko industria-sare baterako sarbidea (BPTD elkartea), bezero potentzialetarako sarbidea, talenturako sarbidea, mentorizazio pertsonalizatua sektoreko adituekin, laborategi espezializatuak, lan-espazioak, prestakuntza eta ekitaldiak, inbertitzaileentzako sarbidea eta finantzaketa”. Halaber, ekonomiaren hainbat alorretan adituak direnen bitartez landuko da ekimena eta amaieran, proiektuaren pitching bat egiten da, eskualdeko enpresetako ordezkariak bertan direla.
• Industria-azelerazio programa
Gaineratu dutenez, aurreko edizioetan parte hartu duten pertsonek inguruko enpresa industrialekin dagoen harreman zuzena nabarmentzen dute, kontaktu-sarea ehuntzeko zein lankidetza-proiektuak garatzeko aukera eskainiz. “Inguruko industria-azelerazioko programa indartsuenetako bat da, trebatzaile eta aholkulari-enpresa gisa dugun laguntzaile-sareari esker. Horiei esker, programak irauten duen aldian parte hartzen duten enpresek beren negozioaren 360º-ko ikuspegia dute, hobetzeko, finantzatzeko eta komertzialak izateko aukerak identifikatuz”, azaldu du Cristina Zumetak, Berrikuntza, Ekintzailetza eta Enpresa Saileko arduradunak.
MAKE IN! programak enpresa handiek hartzen dute parte: Garriguesek, Elkargik, Easo Venturesek, ieTeamek, Sabadellek, Mondragon Corporationek, Think On Marketingek, Coben Groupek eta Startek.