Datorren asteburuan, pintxo lehiaketa Mendaron

Barren.eus 2016ko api. 21a, 07:07

Datorren asteburuan, apirilaren 23an eta 24an, pintxo lehiaketa izango da Mendaron, bosgarren urtez. Herriko hamar tabernarik espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da Mendaroko Udalak antolatutako lehiaketan.

2016 04 19 PintxometroaEguerdian 12:00etatik 15:00etara eta arratsaldean 19:00etatik 21:00etara dastatu ahal izango dira pintxoak Mendaroko tabernetan. Pintxoak euro bateko prezioan eskuratu ahal izango dira. 

Azpilgoetako Arratsek, Menditxok eta Ormolak parte hartuko dute lehiaketan. Herriko enparantza aldeko Chow, Uztargi eta Lagun Betikoak ere izango dira lehian. Mendarozabaleko Aitzbeltz, Txirristaka eta Toki Alaik ere parte hartuko dute. Ospitaleko Luzaide ere arituko da. 

Epaimahai teknikoak aurkezpena, zaporea, originaltasuna eta testura baloratu beharko ditu. Horrez gain, herritarrek ere baloratu ahal izango dituzte pintxoak eta haien artean 50na euroko bi bonu zozketatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 3an egingo da udaletxeko pleno aretoan.

Iaz, epaimahaiaren saria ez ezik, herritarrena ere irabazi zuen Menditxo tabernak lehiaketara aurkeztu zuen pintxoak.

2016 04 19 pintxo lehiaketa 2015 txirristaka

Lotura duten albisteak: