Eneko Goibururen gazta, Goreko baserriko barazkiak eta Iparragirreko frutak saritu dituzte Gabon Zahar Ferian

Barren.eus 2023ko abe. 30a, 17:00

Gabon Zahar Feriako sari nagusiak Segurara, Mungiara eta Ispasterrera joan dira aurten, Elgoibarrera ekarri dituzten gazta, barazki eta frutengatik saria jaso baitute jatorri horietako hiru ekoizlek.

Batetik, urteko gaztarik onena aukeratzeko lehiaketa egin dute, txapeldunetan txapelduna aukeratzeko urteko azken txapelketa. 2023an antolatutako eta Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututako ardi-gazta lehiaketaren batean irabazi duten gaztagileek parte har dezakete txapeldunetan txapeldunena aukeratzeko lehiaketan, eta aurten 10 gaztagilek irabazi dute txapelketaren bat, gutxienez, eta horiek lehiaketara aurkeztutako gaztak dastatu eta epaitu dituzte epaileek udaletxeko pleno aretoan egin duten txapelketan.

Eta, Segurako gaztagile Eneko Goiburuk lehiaketara aurkeztutako gazta aukeratu dute irabazle. Goiburuk Ondarre izeneko baserrian egiten du gazta, ardi latxaren esne gordinaz. Gaur ere beharrean ibili da eta ezin izan du Elgoibarrera etorri, baina bere gurasoek, Karmelek eta Felixek jaso dute saria udaletxeko pleno aretoan egin duten sari banaketa ekitaldian. Gaztagile saga honetako seigarren belaunaldia da Eneko Goiburu. Zazpigarrengorik ba ote datorren galde egin diete sari banaketan, eta ikusi egin beharko dela erantzun dute, euren semea gaztagintzan arituko zenik ere ez baitzuten argi, eta eman die segida. "Enekoren semeak txikiak dira oraindik, baina munduak buelta asko ematen ditu", esan du gaztagilearen amak. 1.500 euro, txapela eta garaikurra jaso ditu saritzat, eta noski, sariaren prestigioa. Hamabosgarrengoz egin dute aurten urteko gaztarik onena aukeratzeko lehiaketa, Kalamua Elkarteak eta Udalak antolatzen dutena. Iaz, Mausitxako gazta izan zen irabazlea.

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar gazta lehiaketa goiburu segura BARREN

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar gazta lehiaketa irabazlea goiburu BARREN
 • Barazki eta fruta onenak, Bizkaikoak
Sari gehiago ere banatu dituzte. Barazki Postu Onenaren Saria Gorka Irazabalek jaso du Mungiako GoreKo baserrian ekoitzi, eta gaur Elgoibarrera ekarri dituzten barazkiengatik. Markiña-Xemeingo Xemein Gain baserriko Alejandro Arrietak jaso du bigarren saria eta Arrietako Biortzatxus baserriko Iker Villasanak hirugarrengoa.
Fruta postuetan, Ispasterreko Iparragirre baserriko Igor Leterentzat izan da lehen saria, Jose Antonio Elosegi (Oñatibi Txiki, Gabiria) bigarrengoa eta Edurtzeta Atutxa (Jauribarri, Igorre) hirugarrengoa.
 • Saltoki Onenaren saria, Gorekorentzat
Barazki Postu Onenaren Saria jaso duen Goreko baserrikoek jaso dute Saltoki Onenaren Saria ere. Era berean, Benekotasuna eta Berrikuntza Saria Igor Letek jaso du, Fruta Posturik Onenaren Saria irabazi duen ispastertarrak. Hortaz, Gobeko eta Iparragirre baserriek eraman dituzte feriako lau sari nagusienak; bina bakoitzak.
Azkenik, mendiak ondoen zaindu dituen baserriaren saria Aiastian dagoen Garate baserriko Rosa Mari Mugertza san Martinek jaso du.

 

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar frutak 1 saria igor lete garaikurragaz BARREN

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar barazkiak irabazlea gobeko Gorka Irazabal barren

2023 12 30 gabonzaharferia mendiak ondoen zaindu dituen baserriaren saria Garate bas Rosa Mari Mugertza

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar saltoki onena barazkipostu onena gobeko BARREN

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar fruta onena igorlete iparragirre bas BARREN