Gazta txapeldunen txapelketa izaten da Elgoibarkoa, hau da, urtean zehar gazta txapelketaren bat irabazi duten gaztagileek hartzen dute parte Kalamua elkarteak Udalaren laguntzaz antolatzen duen ardi gazta lehiaketan.
Hamabosgarren ekitaldia izango da aurtengoa eta 2023an antolatutako eta Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututako ardi-gazta lehiaketaren batean irabazi duten gaztagileek parte har dezakete txapeldunetan txapeldunena aukeratzeko lehiaketan. Aurten hamar gaztagilek irabazi dute txapelketaren bat, gutxienez. Kortariak hiru txapel eskuratu ditu ta bina lortu dituzte Aizpeak eta Eneko Goiburuk. Hona hemen 2023an jokatu dituzten hamahiru gazta txapelketak eta irabazleak:
- Deba, 2023-01-04 – Jesus Mari Ansola-Mausitxa (Elgoibar)
- Bilbo, 2023-06-11 – Agerre Buru (Aia)
- Azpeitia, 2023-07-25 – Beñat Egaña (Mutriku)
- Araia, 2023-08-15, Gernika, 2023-10-30 – Aizpea (Olabarria)
- Plentzia, 2022-08-21 – La Leze (Ilarduia)
- Elgoibar, 2023-08-26, Uharte-Arakil, 2023-08-27, Bergara, 2023-09-09 – SC Kortaria (Lekaroz)
- Legazpi, 2023-09-03 – Baztarrika (Gabiria)
- Ordizia, 2023-09-06, EHT, 2023-10-08 – Eneko Goiburu (Segura)
- Amurrio, 2023-09-17 – Azkarra (Galarreta)
- Agurain, 2023-10-03 – Patxi Lopez de Uralde (Larrea)
Parte-hartzaileek urte barruan egindako gazta bat aurkeztu beharko dute lehiaketara, eta antolatzaikeek 40 euro ordainduko dizkiete gazta bakoitzagatik. Txapelketakoirabazleak 1.500 euroko saria eta garaikurra jasoko ditu. Iaz etxean gelditu zen lehen saria, Mausitxak irabazi baitzuen txapelketa.
- 12:00etan hasiko da txapelketa, udaletxeko udalbatza aretoan.