Kanpaina honetan 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, eta bakoitzak gehienez 5 bonu erabili ahal izango ditu, 50 euroko balioarekin. Bonuak erosketa bakarrean metatu ahal izango dira, edo hainbat erosketatan erabili daitezke, establezimendu bakarrean edo gehiagotan. Abenduaren 5era arte iraungo du kanpainak.
Hauek dira kanpainara batu diren saltokiak:
- Elgoibarren: Agurtzane ile-apaindegia, Alire estetika, Aranburu bitxitegia, Arauri lurrindegia, Astigarraga kirol-denda, Atelier Oihana, Azkue argazki-denda, Barrutia optika, Biok dekorazioa, Bizkor bizikletak, Cristina Garcia estetika zentroa, Darama bitxi-denda, Decotena koltxoi-denda, Ecenarro mertzeria, Farmazabal, Ferpi modak, G&M jantzi-denda, Garate jantzidenda, Surya belardenda, Ikus optika, Ipintza, Iriondo kirolak, Iza'k ile-apaindegia, Karkizano, Kima bioestetika, Lagunak, Lete, Mara oinetakoak, Masumis, Iria, N1 zapatilak, Nalai oinetakoak, Olaia Martinez estetika zentroa, Ongi iturgintza, Sarasketa ortopedia, Idama ile-apaindegia, Maria ile-apaindegia, Pitxintxu, Roteta elektrizitatea, Sara jantzi-denda, Uzuri optika, Ederspa, Iosu bitxidenda, Lau, Iriondo altzariak eta On informatika.
- Mendaron: Leire jantzi-denda eta Morroskilo.