11:00etan txosna zabalduko dute Lagun Taldea txirrindulari taldekoek, eta ohi duten legez, gau osoan erreko duten txerriarekin egindako pintxoak salduko dituzte. Zozketak ere egingo dituzte Lagun Taldeakoek. Bizikletan ibiltzeko bi kasko, bi motxila, Euskalteleko hiru kamiseta eta Laboral Kutxa taldeko beste hiru kamiseta. Euro batean salduko dituzte zozketan parte hartzeko txartelak, eta 13:30ean egingo dute zozketa.
Ohi moduan, baserriko produktuen salmenta egingo dute Kalebarren plazan, 9:00etatik 14:00etara. Eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa egongo da.