Desira sexu aholkularitza zerbitzua, Lilan. desiraelgoibar@gmail.com helbidera idatzita txanda hartzea gomendatu dute arduradunek. Doakoa eta denontzat irekia izango da.
Indarkeria bikariari buruzko hausnarketa tailerra, Lilan, Loredi Salegik gidatuta. Elebitan izango da saioa
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte eragileek datozen egunetarako. Horietako bat da astelehenean (azaroak 24) Gotzon Garate Udal Liburutegian egingo duten ipuin kontaketa saioa.
Helduentzako ipun kontaketa saioa antolatu du Udal Liburutegiak. Ines Bengoak emango du saioa, Que llevamos las mujeres en el bolso izenburupean.
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte eragileek azaroan zehar. Izan dira hitzaldiak, antzerkiak edota ipuin kontaketa saioak, baina martitzenean kalera aterako dute indarkeria matxistaren kontrako aldarria.
Espainia 2025 / Zuz. Daniel Guzman / 115 min. Lucas, 47 urteko gizon bat eta Antonia, adineko emakume bat, hiriko erdiguneko etxebizitza batean bizi dira. Zailtasun ekonomikoak izan arren, Lucas eta Antonia maitasunez, ilusioz eta umorez bizi dira. Bere bizitza egunero igarotzen da inbertsio-fondo batek eraikina erosi eta pisu turistiko bihurtzen duen arte. Lucasek etxea ez galtzeko behar duen dirua lortzen saiatzen da, baina erabaki oker batek bere bizitza aldatuko du.