Asteazkena, azaroak 5



19:30

Bertso-saio literarioa: Pleibak

Aita Agirre - areto nagusia, Elgoibar

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailaren eta Gotzon Garate Udal Liburutegiaren eskutik, azaroaren 5ean, asteazkena, "Pleibak” izeneko bertso saio literarioa izango da.  Sarrera doakoa da. Ikuskizun honetan, Miren Amurizaren “Pleibak” nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.  Miren Amurizaren hitzekin, Miren Narbaiza “Miceren” musikarekin, Uxue Alberdi eta Alaia Martin bertsolariak kantuan arituko dira, ordubete eta hogei minutu iraungo duen ikuskizun batean. “Pleibak”Miren Amuriza idazlearen bigarren nobela da “Pleibak”, eta nerabezaroaren eta gaztaroko pasarte, emozio eta tentsioez hitz egiten du, paisaia rural-poligonero batetik abiatuta. Kontakizunean jasotzen dira: institutuko korridoreen bizipenak, belodromora motorrean igotzeak, lokaleko “maromoak”, eta txosnetako festa-giroa. Galera bat, erantzunik gabeko istripu bat, eta umezaroko itzalpeko loturak; guztiak bilduta daude,hizkuntza ausart eta zintzoan.

Bertso-saio literarioa: Pleibak Aita Agirre - areto nagusia


Elgoibarko Udaleko Euskara Sailaren eta Gotzon Garate Udal Liburutegiaren eskutik, azaroaren 5ean, asteazkena, "Pleibak” izeneko bertso saio literarioa izango da.  Sarrera doakoa da.
 Ikuskizun honetan, Miren Amurizaren “Pleibak” nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.  
Miren Amurizaren hitzekin, Miren Narbaiza “Miceren” musikarekin, Uxue Alberdi eta Alaia Martin bertsolariak kantuan arituko dira, ordubete eta hogei minutu iraungo duen ikuskizun batean.


“Pleibak”
Miren Amuriza idazlearen bigarren nobela da “Pleibak”, eta nerabezaroaren eta gaztaroko pasarte, emozio eta tentsioez hitz egiten du, paisaia rural-poligonero batetik abiatuta. Kontakizunean jasotzen dira: institutuko korridoreen bizipenak, belodromora motorrean igotzeak, lokaleko “maromoak”, eta txosnetako festa-giroa. Galera bat, erantzunik gabeko istripu bat, eta umezaroko itzalpeko loturak; guztiak bilduta daude,
hizkuntza ausart eta zintzoan.


21:00

Zinea: 'On falling' (Ongarri)

Herriko Antzokia, Elgoibar

Erresuma Batua 2024 / Laura Carreira / 104 min.  Aurora Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen emakume portugaldar etorkina da. Bere lantokiko hormen eta partekatutako pisuko bakardadearen artean harrapatuta, bere buruaz duen kontzientzia mehatxatzen hasten diren isolamenduari, alienazioari eta hizketa hutsalari aurre egiten saiatzen da. Algoritmoetan oinarritutako eta elkarrengandik bereizita egoteko diseinatutako ekonomia nagusi den ingurune batean, 'On Falling' -ek zentzua aurkitzeko eta konektatzeko borroka isila eta ezinbestekoa aztertzen du.

Zinea: 'On falling' (Ongarri) Herriko Antzokia

Erresuma Batua 2024 / Laura Carreira / 104 min. 

Aurora Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen emakume portugaldar etorkina da. Bere lantokiko hormen eta partekatutako pisuko bakardadearen artean harrapatuta, bere buruaz duen kontzientzia mehatxatzen hasten diren isolamenduari, alienazioari eta hizketa hutsalari aurre egiten saiatzen da. Algoritmoetan oinarritutako eta elkarrengandik bereizita egoteko diseinatutako ekonomia nagusi den ingurune batean, 'On Falling' -ek zentzua aurkitzeko eta konektatzeko borroka isila eta ezinbestekoa aztertzen du.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Urria
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Azaroa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»