Lizarpe Mendi Klubak eta Arno guraso elkarteak antolatuta, Mendaroko mendi buelta egingo dute maiatzaren 31n. Kilimon Trail mendi lasterketaren ibilbide motza eta luzea egin ahal izango dira aukeran, egun hori baliatuko baitute Kilimon Trail mendi lasterketaren antolatzaileek, Udalak eta Mendi Federazioak elkarlanean markatu dituzten bi ibilbideak inauguratzeko. Ondoren, herri-bazkaria egingo dute frontoian, eta Arnok antolatutako mendi irteeran parte hartu duten haurrei sariak ere banatuko dizkiete. Ordutegia: Ibilbide luzea egin nahi dutenak 08:30ean irtengo dira, plazatik Ibilbide motza egin nahi dutenak, 09:30ean. Bazkaria, 14:30ean, frontoian. Bazkaritarako txartelak jubilatuen tabernan salgai. Helduak (15 euro). Umeak (10 euro)
Dantzaldia antolatu du Mendaroko Udalak jubilatuetan. Joseba disko jartzailea arituko da musika jartzen. Ondoren, txokolate jana izango dute
AEB 2023 / 163 min. / Zuz. Christopher Mc Carrie Ethan Hunt (Tom Cruise) eta NDFko bere taldea orain arteko misiorik arriskutsuenean murgildu dira: Esku okerretan erori aurretik, gizateria osoa mehatxatzen duen arma berri eta beldurgarri bat aurkitzea. Tesitura honetan, eta Ethanen iraganeko indar ilun batzuk zelatan, munduaren inguruan lasterketa hilgarri bat hasten da, non etorkizunaren kontrola eta planetaren patua jokoan dauden. Etsai misteriotsu eta ahalguztidun bati aurre eginez, Ethanek bere misioaren aurretik ezer ezin dela jarri pentsatu behar du, ezta gehien axola zaizkionen bizitzak ere.