Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna. Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Mascha Halberstad Iraupena: 71 minutu Herrialdea: Herbereak Urtea: 2024 Adina: guztientzat Hizkuntza: euskara
Musikalean ekitaldiaren barruan, musika eskolako talde instrumentalek kontzertua emango dute.
AEB 2025 / 95 min. / Zuz. Osgood Perkins Hal eta Bill bikiek beren aitaren jostailuzko tximino zaharra teilatupean aurkitzen dutenean, heriotza garratz batzuk gertatzen hasten zaizkio inguruan. Anaiek tximinoa bota eta beren bizitzekin jarraitzea erabakitzen dute, urteen poderioz elkarrengandik aldenduz. Baina heriotza misteriotsuak berriro gertatzen direnean, anaiek tximinoa suntsitzeko elkartu beharko dute, haien inguruko bizitzak amaitu baino lehen.