Italia 2018 / 102 min. / Matteo Garrone Ongarri zineklubaren filma. Erromatik kanpo dagoen txakur-ileapaindegi bateko jabeak bertako gaizkile baten eragina izango du, bere bizitza pertsonala zaildu eta egoera zuzentzea erabakitzen duen arte.
Santa Eskeko Etxegiña Taldeak 100 urte bete ditu eta erakusketa inauguratuko dute gaur. Kultur Etxean egongo da ikusgai hilaren 9ra arte. Erretratuak, bideoak eta santa eskeko hainbat elementu historiko erakutsiko dituzte.