Astebururako magia jaialdia antolatu du Alain Zulaika 'Niala' magoak. Magia tailerrak egingo ditu zapatu goizean, 6-12 urte bitarteko umeentzat. 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez. 10:00etan, 11:15ean eta 12:30ean izango dira saioak, Aita Agirre kulturgunean. Izena emateko kontaktu@niala.es helbidera idatzi behar da.
MAgosto Eguna ospatuko dute, Altzolan. Umeentzako puzgarriak ere jarriko dituzte.
Morkaikok antolatuta, Karakatera Igoera jokatuko dute. Kalegoen plazan hasita, Karakateko tontorreraino igo beharko dira partaideak, bakoitzak nahi duen bidetik.
Trenaren aldeko Borrokaren Astea deitu du laugarren urtez jarraian Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Espainiar Estatuko Koordinakundeak, Alianza por el Clima elkartearekin batera. Ekimenarekin bat egin du Altzolan Tren Geltokia Bai plataformak; eta, beste hainbat eragilerekin elkarlanean, jardunaldia antolatu dute Altzolan azaroaren 16rako.
Espainia 2024 / 118 min. / Zuz. Arancha Echevarria Aranzazu Berradre Marínen benetako istorioan oinarrituta. Izengoiti horrekin polizia nazional bat infiltratu zen ETA talde terroristan 8 urtez, 20 urte baino ez zituenean, gazteak ezker abertzalean sartzea lortu zuen, eta etxebizitza batean ETAko buruzagiekin bizi izan zen emakume bakarra izan zen. Infiltrazioan familia-loturak erabat moztu behar izan zituen, guztia Donosti komandoa desegin ahal izateko, bandak su-eten faltsuan zegoela adierazten zuen une erabakigarrian. Emakume ausart baten istorioa da, bere bizitza aldatu zuena, beste batzuena salbatzen saiatzeko.
Mirariak magia jaialdiaren barruan, Alain Zulaika 'Niala' magoak bere azken ikuskizuna taularatuko du. 16 urtetik gorakoentzako ikuskizuna izango da.