Mary, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.
'Kanpora sartzen' antzezlana emango dute Mendaron. Aitziber Garmendiak zuzendutako antzezlana da GIB birusaz kutsatutako Xabin Fernandezen istorio pertsonala kontatzen du. Bi aktore arituko dira oholtzan: Xabin Fernandez Zubeldia eta Intza Alkain Ibarguren.